Pribatutasun-gidalerroak
Datu pertsonalen babesa bezero potentzialentzat
Nor da zure datuen trataeraren erantzulea?
Zure datu pertsonalen trataeraren erantzulea Repsol Comercializadora de Electricidad y Gas, S.L.U. da, zeinaren helbide soziala Isabel Torres nº 19 – Santanderren dagoen. Datuen babesari buruzko galderarik baduzu, jarri harremanetan Repsol Comercializadora de Electricidad y Gas, S.L.U.-ren datuen Babeseko Bulegoarekin, protecciondedatos@repsol.com helbide elektronikoaren bitartez.
Zertarako eta zein legitimaziorekin erabiliko ditugu zure datuak?
Merkaturatzaileak interesdunari jakinarazten dio, edo kasu honetan bezero potentzialari bere datuak Merkaturatzaileak honetarako ezarritako baliabideen bitartez laga ahal izango dituela, eta bere datuak Merkaturatzaileak erabili ahal izango dituela, hurrengo xedeekin: Hurrengo sektoreekin lotutako jakinarazpen komertzialak edo produktuen zein zerbitzuen sustapenekoak bidaltzeko, bai bide elektronikoak baliatuta bai ez elektronikoak: energia irtenbideak, garraioa, mugikortasuna, automobilgintza-laguntza, aseguruak, finantzak, aisialdia, bidaiak, etxebizitza, kirola, gastronomia, fidelizazio programak, baliabideak eta ordaintzeko zerbitzuak edo telekomunikazioak. Legitimazioa: Tratamendu hori Merkaturatzaileak interesdunaren baiezkoa badu bakarrik egingo da. Baimen hori emantzat hartuko da interesdunak bere datu pertsonalak helburu horrekin ematen baditu web orri honetan horretarako ezarritako formularioaren bitartez.
Zenbat denboraz gordeko ditugu zure datuak?
Eskuragarri ditugun datu pertsonalak interesdunak bere baimena kendu ezean tratatuko dira edo, hala badagokio, bere datuak adierazitako helburuarekin erabiltzearen aurka agertzen denean. Edonola ere, ezingo dira inoiz bost urtetik gorako epean erabili. Zentzu horretan, Merkaturatzaileak xede horrekin erabiltzeari uzten dionean ere gordeko ditu datu pertsonal horiek, behin blokeatuta, interesdunarekin izandako harremanaren ondoriozko ekintzek irauten duten bitartean.
Nori lagako dizkiogu zure datuak?
Merkaturatzaileak hurrengoei bakarrik lagako dizkie interesdunen datuak: Repsolekin kolaboratzen duten eta Repsoli zure zerbitzuak emateko esparruan aurretik azaldutako xedea lortzea ahalbidetzen duten hirugarrenei.
Zein dira zure eskubideak zure datuak ematen dizkiguzunean?
Interesdunak baimenari uko egin ahal izango dio, nahi duenean, eta, hala nahi badu, sarbide, zuzentze eta datuen ezeztatze eskubideak erabili ahal izango ditu, eta baita bere datu pertsonalen erabilera mugatzea, haien tratamendua ukatzea eta datuak beste leku batera eraman ahal izatea ere. Horretarako, idatzi bat bidali beharko du Repsol Comercializadora de Electricidad y Gas, S.L.U.-ren helbide sozialera, Isabel Torres kalea, 19 – Santander, edo, hurrengo posta elektronikora: protecciondedatos@repsol.com. Bietan, eskakizun honekin batera NAN edo IFZren kopia erantsi beharko du.
Nola lortu ditugu zure datuak?
Merkaturatzaileak tratatzen dituen interesdunaren datu pertsonalak merkataritzako jakinarazpenak bidaltzeko bezero potentzialak hartzeko asmoarekin erabilitako formularioen bitartez interesdunak emandako datu pertsonalak dira. Ildo horretatik, interesdunak Repsoli ematen dizkion datu guztiak bere titulartasunekoak direla edo haien titularrak horretarako baimendutakoa dela bermatuko du.
Zein agintariren aurrean jar ditzaket erreklamazioak?
Interesdunak Datuen Babeseko Espainiako Agentzian aurkez ditzake erreklamazioak, bere eskubideei lotuta Merkaturatzaileak bidali dion erantzunarekin lotuta. Edonola ere, Repsolen Datuen Babeserako Bulegora zuzendu zaitezke lehenago, protecciondedatos@repsol.com helbide elektronikoaren bitartez, erreklamazioei irtenbide bat bilatzeko eta haren inguruan zuri lagundu ahal izateko.